MARCHENA KASUAREN PAPERAK

Guztiek jakin nahi zuten zergaitik zen Sofia Marchena, Marchena magistratuaren alabaren kasua, demokrazian gertatuko kasu guztien artean ezberdina.

Hemen ematen ditu askotan kazetariaren itxaronaldi pazienteak bere fruituak. Izan ere, nik orain badauzkat ez epaileek, ez fiskalek, ezta parlamentariek ere lortu ez dituzten paper horiek. Batzuetan, kazetari izateak gauza polit hauek ditu.

“Kazetaritza, norbaitek argitaratzea nahi ez duena argitaratzea da. Gainerako guztia harreman publikoak dira “.
George Orwell

Norbaitek, epika puztuz, kazetariak presa-txakurrak garela esan zuen, eta inoiz ez dugula gai bat askatzen. Prosaikoagoa da potro-euli perfektuak garela esatea, edo, agian, pazientzia proberbiala dugula, eta erakutsi ezin izan genuenaren zapore garratza izaten irakatsi digutela.

Hau guztia harira dator zeren, nepotismo eta ustelkeria kasu nabarmen bat ematen zuena, eta ematen jarraitzen duena, uda honetan argitaratu bainuen. Sofia Marchenak, Auzitegi Goreneko bigarren Aretoko presidentearen alabak, karrera judiziala karrera fiskalagatik aldatu ahal izan zuen -guztiz debekatua dagoena- eta 36. plaza bete zuen fiskala izateko prestakuntza hartzeko, nahiz eta deialdia 35 plazatarako bakarrik eginda egon.

Sinplifikatzeko eta pazientzia handiko txakur eme moduan lortu dudana kontatzeko beharko dudan espazioa aurrezteko, gonbidatzen zaituztet kazetaritza egiten den egunkari honetan joan den udan publikatuak izan ziren Marchenaren Alaba, Marchenagate eta Marchenaren garaipena irakurtzera eta berrirakurtzera.

Eta gero ikusiko duzue zergaitik azpimarratzen dudan hau.

Gai hau komunikabide honetan esklusiban publikatu izanak zalaparta handia sortu zuen esaten zenaren garrantzia antzemateko arazo teknikorik izan ez zuen sektore judizial eta juridikoan behintzat, Marchena magistratuaren alabaren kasuaren ustelkeria eta nepotismo itxurekin, Gema Espinosa, Eskola Judizialeko zuzendariaren kolaborazioarekin -Llarenaren emaztea dena, era berean Llarenaren nagusia Marchena delarik- eta Lesmes magistratu harrigarriaren kolaborazioarekin.

Eta horrela izan zen, ezen Epaile eta Fiskalen elkarteek -faboritismoaren susmopean daudenen elkarte kontserbadoa izan ezik- beren haserrea azaldu zuten eta prozesuaren dokumentazioa eskatu zuten hura aztertu ahal izateko. Ez zuten erantzunik lortu.

Ezin izan zuten inoiz espedientea bere osotasunean ikusi.

Kongresuan ere, Podemoseko diputatuek BJKNri egindakoaren zilegitasuna aztertzeko dokumentazioa bere osotasunean eman zezan ofizialki eskatu zioten, Sofia Marchenak bere erabaki profesionalean atzerapausua eman zezan, historian lehen aldiz, Bartzelonako eskolan oposiziozko epaile izateari uzteko eta Madrideko eskolan berriz ere fiskal ikasle izateko. Ezer ere ez. Ez dute erantzunik jaso.

Eta hemen ematen ditu askotan fruituak kazetariaren itxaronaldi pazienteak.

Izan ere, nik orain badauzkat, ez epaileek, ez fiskalek, ez parlamentariek ere lortu ez dituzten paperak.

Guztiek jakin nahi zuten zergaitik zen Sofia Marchenaren kasua, Marchena magistratuaren alaba, demokrazian gertatuko kasu guztien artean ezberdina. Eman zen erantzuna izan zen Eskola judizialeko txosten batek hori adierazten zuela, baina inork ez zuen aipatu txostena begiratu.

Azkenean Sofia Marchenaren kasuari trataera ezberdina emateko helburuarekin hura salbuespena izatera bihurtzearen zergaitia eta keinua, muntaia, argitu diezazueket. Sofia Marchena berak oposizioa gaindituta aukeratu zuen karrera judizialetik karrera fiskalera aldatzeko nahi zuen trataera hain zuzen.

Gema Espinosaren txostena irrigarria izango litzateke, kontua horren larria ez balitz.

Agiriak dioenez, “Sofia Marchenak ezin izan da ebaluatu galdatzen den gutxieneko portzentajea ez duelako bete” baja medikuaren ondorioz eta ondorioz “ikasturtea pasa duenik ezin da aintzakotzat hartu”.

Horra arte, denak gertaera objektiboak dira. “Egoera hau Eskola Judizialaren historian ezezaguna da”, dio Espinosak, bajak egon baitira baina ez horren luzeak eta ikasturtea gainditu izan duten ikasleak egon dira, baina euren formazio akademiko eskasaren ondorioz. Zuzendariaren aburuz, Sofiak gainditu ez duen ikasturtea berriro hasteko erreglamenduak aurreikusten duen aukera ez da egokiena.

Beraz, RAEren hiztegira jo eta “errepikatu” hitzaren esanahia “egin dena berriro egitea” dela esan du, baina Marchena neskatoak berez ez duela eskola judizialeko ikasturtea egin. Ondorioz “ezin da berriro egin ordura arte egin ez dena”. Literala. Benetan.

Ulergarria litzateke Sofía Marchenak epaile izan nahi ez balu, gainontzean bere ilusiorik handiena, berriro osatu eta gero, ikastaroa egitea eta gainditzea izango bailitzateke. Baina ez, garbi dago beste zerbaiten bila dabilela.

Horregatik, Espinosak zuzentzen duen eskolako erreglamenduari erreparatu beharrean, alegia arlo Judizialekoari, Fiskaltza eskolakoari heldu dio, Sofíak bertan amaituko duelakoan.

Erreglamendu horretan, ikasturtea ez gainditzearen eta “ezinbestean” ikastaroa ez egitearen arteko desberdintasuna zehazten da. Azken kasu horretan “ikastaroa inolako penalizaziorik gabe egin dela ulertzen da, egingo duten hurrengo ikastarorako oposizioko nota gordetzen baitzaie, aurrenak izango balira bezala”.

Artikulu horretatik abiatuta, Espinosaren ondorioa honokoa da: bere senarraren presidentearen alabaren kasuan ez luke epaile ikastaroa penalizaziorik gabe egin beharko -araudiak horixe bera dio-, baizik eta fiskal edo epaile izateko aukeratzen den oposizio ondorengo ikastaroaren unera. berriro aukera dezan. Egoera zuzentzea bada helburua, horixe da bistakoa.

Espinosak abenduaren 1ean Bartzelonan sinaturiko txosten bitxi hori, abenduaren 23an Batzorde iraunkorrari eginiko proposamena bihurtu zen. Bertan, hasierako ibilbide berdina egitea eskatzen da baina beste testu batekin, hiztegi eta adierei muzin egiten diona. Testu hori hizki mota eta gorputz desberdinak dituen idazki anabasa da. Espinosak berriro sinatu zuen, azken orrian eta soilik sinadura jarrita, baina oraingoan Madrilen dago sinatua. Zinez arraroa. Arraroa dela esatea, gutxi esatea da.

Iazko uztailean eta abuztuan argitaratu nituen artikuluen ondoren, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Hautaketa Batzordeak eta beraiekin bat egiten duen korifeo taldeak egindako guztia legezkoa zela defendatu zuen eta, gainera, neurri horiengatik inor ez zela kaltetua izan.

Ondorioz, irailaren 24tik aurrera Sofia Marchenak bigarren aukerari ekiteko parada izan zuen, Madrileko fiskalen eskolan ordura arte antzekorik gertatu ez zen arren.

Kalteturik gabe.
Harrigarria da irailaren 25ean, hurrengo egunean, Hautaketa Batzordeko presidenteak, Javier Huetek, Aitana Lain Brihuegari, Cristina Garcia Melendezi eta Rocio Granado Corcolesi gutun bana bidali izana. Hirurak fiskal berriak dira baina fiskalak dira epaile izateko zuten asmoa oztopatua izan zelako, plaza nahikorik ez zegoelakoan.

Sofia Marchenak hartu zuen plaza eta ondoren libre geratu zena, existitzen ez den 36. fiskalaren plaza hartu zuenean. Sofiak bigarren aukera harrigarri horri esker fiskal izateko aukera baliatu beharrean, lehenego aukera baliatu izan balu, aipatu emakume horiek epaile izateko euren bokazioa osatu ahal izango lukete.

Beraz, Huetek orain esan diena honokoa da: epaile izan nahi baldin badute eskatu dezakete eta karrera batetik bestera pasa ahal izango dira -berriro diogu, aukera horri betoa jarria diote- Eskola Judizialaren gaitegiari egokitze berezia eginaz.

Ba al dakizue zer gertatu den? Bada, justu irailaren 24an Epaitegi Gorenean erabaki horren aurkako administrazioarekiko auzi prozedura aurkeztu zela eta, esan nizuen bezala, kalteturik ez zegoela ez zela egia. Horixe gertatu da.

Irailaren 25ean hiru emakume horiei bidalitako mail-aren ziurtagiria egon, badago. Ziurtagiri horien arabera, bidalketa urriaren 11n egin zen (berezko bidalketa baino 17 egun beranduago), goizeko 11.30etan, 11.32etan eta 11.33etan.
Soilik erantzun bat agertzen da, proposamenari uko egiten diona. Aipatu erantzuna Rocio Granadosena da eta urriaren 1ekoa da, proposamen mezua jaso baino hamar egun lehenagokoa. Idazkia hitz gutxikoa da eta ez dago sinatua.
Ez esan ez dela X Espediente baten moduko kontua.

Prozesu hori guztia gardena eta guztiz legezkoa izan zela eta Marchenaren alabari mesederik ez zitzaiola egin defendatuko duenik egongo da oraindik.

Ez dut zalantzarik nik ikusi dudan berbera ikusi dutela Auzitegi Goreneko Hirugarren Aretoko epaileek. Azalpen gehiago ematen jarraituko dut, nahiz eta hainbat egon hori egiterik ez duena nahi. Badakizue, horixe da kazetaritza.

Iturri originala (eldiario.es)
Facebooktwitterredditlinkedintumblr

Leave a Comment

L'adreça electrònica no es publicarà. Els camps necessaris estan marcats amb *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
*
*